KREMAZKO BIZKOTXOA TXOKOLATEZKO ESTALDURAREKIN
Orain dela denbora dezente errezeta hau lehendabiziko aldiz egin nuela, alaba handiaren urtebetetzean izan zen. Geroztik, hiru edo lau aldiz egin dut, eta azkeneko honetan, esan dezaket, perfektua atera zela.
Osagaiak:
1 Bizkotxoa, errezeta hemen.
Almibar:
1 Edalontzi ur
4 Koilarakada azukrea
Kanela adarra
Pastel krema, errezeta hemen.
Txokolatezko estaldura:
200ml Esne-gain likidoa
200gr Estaldurako txokolate beltza
30gr Gurina
Prestaketa:
Bizkotxoa egiten hasiko gara, behin labean sartzen dugula, hurrengo pausuak emango ditugu. Bizkotxoaren errezeta hemen.
Su indartsuan jarri eta irakiten hasten denean intentsitatea jaitsi, horrela 10 minutuz utzi. Denbora pasata, sutik aldendu eta hozten utzi.
Almibarra hozten den bitartean, krema pastela prestatuko dugu, errezeta hemen.
Bizkotxoa labetik atera, hozten utzi eta desmoldekatu. Bizkotxoa erditik zatitu (zatitu baino lehen, bi txotxa bizkotxoan sartu bata bestearen gainean, horrela bi bizkotxo zatiak berriro bata bestearen gainean jartzean, bere posizioa segituan aurkituko dugu). Bizkotxoaren bi aldean almibarrekin busti (nik pintzel bat erabiltzen dut).
Azpiko aldean pastela krema gehitu, bizkotxoaren goiko aldea jarri.
Estaldura prestatzen hasiko gara. Kazola batera ura gehitu eta sutan jarri. Txokolatea zatitu, eta bol batean utzi eta hau ura duen kazolaren gainean.
Kazola batean esne-gaina jarri eta irakiten hasten denean, eta txokolatea erabat desegina dugularik, txokolatera gehitu. Gurina gehitu (giro tenperaturan egongo da), zatitxoetan zatirik, multzoa irabiatu elementu guztiak integratu arte.
Behin estaldura dugularik, goitik jaurti, beldurrik gabe, alde guztiak bainatzeko. Bizkotxoa erabat estalita dagoenean, hozkailuan sartu zerbitzatu arte.