KUIATXOA SPAGHETTI-EKIN
Askotan plater bakarra jan ohi dugu larunbatean, erosketak, etxea garbitu, alaben txapelketaren bat izan ohi dugulako edo obe esanda genuelako. Plater erreza eta azkarra, eta kuiatxoa ahurretik prest izanez gero, spaghettiak egosteko denbora bakarrik beharko duzu.
4 Perts.
500gr Kuitaxoa
1 Tipula
1 Baratxuri alea
250gr Urdaiazpiko egosia
400gr Spaghetti
Gatza
Piperbeltza
1 Koilara gurina
80gr Gazta
Spaghettiak zuk egina nahi badituzu, hona hemen errezeta bat.
Kuiatxoa garbitu eta laurdenetan zatitu. Ondoren mandolina batekin zatitu (ez baduzu labanarekin ahal duzun finena moztu).
Tipula eta baratxuria zuritu eta brunoisen zaitu, urdaiazpikoa laukietan zatitu.
Kazola bat urez bete eta irakiten hasten denean spaghettiak egosi behar den denbora, xukatu.
Kazola zapal bat sutan jarri eta gurina desegin, tipula eta baratxuria gehitu, gatzez ondu eta multzoa su motelean potxatu. Tipula gardena dagoenean, kuiatxoa gehitu, suaren intentsitatea igo eta sukaldatu.
Kuiatxoa biguna dagoenean, urdaiazpikoa gehitu eta egina egon arte sukaldatu. Gazta zatitu eta gainetik jarri eta desegiten hasten denean spaghettiak gehitu eta multzoa berotu.
Plater batean zerbitzatu.