OILASKO BULARRA, PIPER ETA GAZTAREKIN BETEA
Astero iloba etxera afaltzera etorri ohi da. Egun hau errezeta berriak frogatzeko erabili ohi dut…..
4 Perts.
Osagaiak:
Bularrentzako:
- 4 Oilasko bular
- 6-7 Gazta xafla
- 3 Piper berdea
- Gatza
- Piperbeltza
- Olioa
- 12 hirugihar tira
Saltsarentzako:
- 1/4 Tipula
- 3 Baratxuri alea
- 4 Tomatea
- 500ml Oilasko salda
- 4 Tomatea
- 200ml Esne-gaina
Prestaketa:
1.Piper berdeei haziak kendu eta erditik banandu. Zartagin bat sutan jarri eta olioa gehituz piper zatiak frijitu. Gorde.
2.Oilasko bularrak harakinak xerratan egitea komenigarria da, bestela zuk egin dezakezu. Bular bakoitzetik 3-4 xerra. Oilasko xerrak piperbeltzaz eta gatzez ondu.
3.Xerra bakoitzaren gainean, behar den piper berdea eta gazta jarri, xerra estaliz.
4.Ondoren, bi edo hiru hirugihar xerra erabiliz oilasko xerra biribilduko dugu.
5.Zartagin bat sutan jarri, bero dagoenean olioa gehitu eta bularren hirugiharra gorritu, orde.
6.Baratxuri aleak eta tipula zuritu. Tipula julianan eta baratxuri aleak xerratan zatitu. Tomateak garbitu eta zati handietan zatitu. Kazola batean olioa gehitu eta bero dagoenean baratxuri xerrak, hauek dantza hastean, tipula eta tomateak gaineratu, gatzez ondu eta su motelean multzoa potxatu. Oilasko salda gehitu eta multzoa 10 minutuz egosi. Irabiagailutik pasa.
7.Salda fin fina geratu denean, esne-gaina gehitu eta 5 minutuz egosi. Oilaskoa frijitu dugun zartaginean (oliorik gabe) edo kazola zapal batean jarri eta gainetik salda isuri. 10 minutuz egosi. Platerean zerbitzatu.