OILASKOA BARATXURI ERARA

Denbora dezente neraman errezeta hau egiteko, eta naiz eta, oporretan ez egon,batzuetan denbora atera daiteke nahi izanez gero.



Osagaiak:

5 Perts.

  • 5 Oilasko izter
  • Irina
  • 1/2 edalontzi ardo zuria
  • 1 Edalontzi ura
  • Koñak
  • Gatza
  • Olioa
  • 1 Koilaratxo erromeroa
  • 1 Koilaratxo ezkaia
  • 1 Hosto erramua

Prestaketa:

1.Harakinari izterrei hezurra eta azala kentzeko eskatu, behin etxean gordina kendu eta ahoan sartzeko moduko zatiak egin. Gatzez ondu eta irinetik pasa.


2.Baratxuri aleak zuritu eta olioztaturiko zartagin batean frijitu kolorea aldatu arte, baratxuriak atera eta kazola batean jarri (kazola honek txorrotada bat koñak izango du).


3.Oilasko zatiak gorritu arte frijitu eta kazolara pasa. Zati guztiak egina ditugunean, ardo zuria eta ura gehitu eta bero dugunean erromeroa, ezkaia eta erramua gaineratu.


4.3-4 minutuz egosi eta multzoa kazolara pasa. Bertan 10 bat minutuz egosiko dugu, salda oso lodia geratzen bada, behar adina ur gehitu, bestela erreko delako.Platerean zerbitzatu.