PESTO SALTSA

Asteburuak plater berriak frogatzeko erabiltzen ditugu, eta hauetako batean pesto saltsa espageti freskoekin bazkaldu genituen….



  • 80gr Albaka
  • 300gr Gazta urratua
  • 2 Baratxuri ale
  • 100gr Pinazia
  • 200ml Olioa
  • 200ml Ura

1.Irabiagailu edalontzi batean albaka hostoak (zurtoinik gabe, mingotsa geratu daiteke), gazta urratua (parmesano motakoa bada, obe), baratxuri aleak, pinaziak (intxaurra edo arbendolengatik aldatu daiteke) eta olioa gehitu eta irabiatu.


2.Ondoren espagetiak egosteko ura gehitu, irabiatu, salta berdea eta nahiko lodia geratu arte. Zerbitzatu.