PIPER BOLAK

Frijiturik gogokoenak, askotan Iruñeko taberna batera joan garenak bolak jatera. Denbora dezente neraman Antonioren atzetik, eta azkenean lortu nuen. 



12 Piper bola.

Osagaiak:

  • 05.L Esne
  • 45gr Tipula
  • 40gr Gurina
  • 3 Koilarakada Oliba Olioa
  • 140gr Haragi txikitua
  • 2 Koilarakada gatza
  • 100gr Pikillo piper.
  • 4 Irinez mukuru betetako koilara
  • Nahi adina Tabaskoa
  • 200ml Esne gain
  • Orly pasta

Prestaketa:

1.Tipula julianan zatitu. Kazola batean esnea berotu. Beste su batean olioztaturiko kazola batean tipula potxatu.


2.Tipula kolore horixka hartu baino lehen tipula kendu. Piperrak brunoise eran zatitu. Haragi txikitua eta piquillo piperrak gehitu.


3.Gurina gaineratuz, erregosi. Irina eta gatza gehitu, kolorea izan arte erregosi, denbora guztian irabiatuz. Tabaskoa gehitu.


4.Esne gaina eta esnea gehitu, denbora guztian irabiatuko dugu multzoa irakin arte.


5.Erretilu batera pasa eta gainetik film plastikoa jarri, Hozten utzi eta hozkailura sartu, gutxienez ordu bat. Hozkailutik atera eta eskuekin bolak egin. Ogi txikitutik pasa eta ondoren orly pastatik (hona  hemen nola egiten den) .


6.Olioztaturiko zartagin batean, olioa bero dagoenean, bolak frijitu urreztatu arte. Paper xurgatzaile batean jarri eta zerbitzatu.