PISTO
Pistoa, kuiatxoa nagusi bezala duen errezeta bikaina. Ordu bat baino gutxiagoan egiten dena (3/4), Ez da gauza askorik zikintzen eta egosten poliki-poliki utz dezakezu etxeko lanak egiten dituzunean.
4 Perts.
Osagaiak:
- 1 Kuiatxo
- 500gr Tomate eldu
- 2 Piper berdeak
- 2 Baratxuri ale
- 1 Piper gorri
- 300gr Tomate birrindua
- Gatza
- Olioa
Denbora: 45 minutu.
Prestaketa:
1.Baratxuri aleak zuritu eta xafletan moztu. Piperrak garbitu, haziak kendu eta 2x2zm tako laukietan moztu. Tipula zuritu eta brunoisen zatitu. Kazola zapal batera olioa gehitu eta ondoren baratxuri xaflak gaineratu, “dantzan” hasten direnenan tipula gehitu, gatzez ondu, eta segituan piperrak gehitu, multzoa erregosi.
2.2 minutuetara kuiatxoa (garbirik eta 2x2zm tako laukietan zatiturik) gehitu. Andik 5 minutuetara tomatea azal eta hazirik gabe gaineratu, egosi. 5 Minutu pasa direnean tomate birrindua gehitu. 30 minutuz edo kuiatxoa egina egon arte egosi. Platerrean zerbitzatu.