PIZZA KARBONARA
Coronabirus madarikatu honen ondorioz etxean denbora dezente pasa dugu eta, ahurrekin arratsalde pasa bat egiteko, zerbait pentsatu beharra zegoen…….
200ml Esne-gain likidoa
200gr Hirugiharra
1 Bola Mozzarella gazta
6 Barrengorri
Piperbeltza
100gr Gazta marratua
1 Pizza masa
Lehendabizi hirugiharra moztuko dugu. Zartagin batean pittin bat frijitu, koipea askatu arte, gorde.
Ondoren esne-gainlikidoa gehitu eta gaztaren erdia 50gr, sukaldatu gazta desagertu arte.
Pizza masa zabaldu eta 3-4 koilarakada esne-gain saltsa gehitu, koilararekin masatik zabaldu.
Ondoren mozzarella gazta gehitu (lehenago txikitua izango dugu), hirugiharra barrengorriak eta geratzen den gazta marratua.
Geratzen zaigun gazta eta esne-gain saltsa gehitu, azkenik piperbeltza hautseztatu.