TIPULA UZTAIAK
Etxetik kanpo askotan eskatu eta dastatu ditugu eta buruan nuen egunen batean egitea. Orain bi motatakoak egiten ditugu mina eta arrunta (piperrautsa aldatu erraz lortuko duzu), eta garagardo batekin gosegarri bikaina!!!!
2 Tipula ertaina
300gr Irina
1 Garagardo potoa (330ml)
1 koilara legamia
1 Koilaratxo piperrautsa
Gatza
Piper beltza
Ogi birrindua
Olioa
Tipula zuritu eta 1 zm tako zatiak egin.
Uztaiak askatu eta ur hotzean jarri. 30 minutuz gorde.
Katilu batean irina, legamia, piperrautsa, piper beltza eta gatza gehitu eta ongi nahastu. Ondoren garagardoa gehitu eta ongi nahastu.
Tipula uztaia bat hartu, irinetik pasa eta ondoren ogi birrindutik.
Zartagin batean nahiko olioa jarri eta bero dagoenean tipula uztaiak frijitu gorritu arte.
Paper xurgatzaile edo xukadera batean jarri soberan duen olioa kentzeko.
Plater batean zerbitzatu.