TXISTORRA KROKETA

Txistorra baino bereizgarriagorik ez da izango gure herrian. Bazkari batetik gelditu zitzaigun zati bat izan zen kroketa ezberdin eta zaporetsu bat egiteko arrazoia.



Osagaiak:

  • 800ml Esne osoa
  • 200ml Esne-gaina
  • 120gr Irina
  • 120gr Gurina
  • 300gr Txistorra
  • 4 Gaztatxo
  • Gatza
  • 2 Arrautza
  • Ogi birrindua
  • Olioa

Denbora: 1 ordu

Prestaketa:

1.Txistorra erditik ireki eta mamia atera. Zartagin batean, su motelean txistorra oliorik gabe frijitu, gorde.


2.Irina, bahetua, eta gurina kazola batera gehitu. Su motelean irabiatu, integratu arte. Ondoren esnea eta esne-gaina gehitu eta multzoa 15 minutuz irabiatu. Ondoren txistorra eta gaztatxoak gehitu, irabiatu integratu arte. Erretilu betera pasa, eta film gainetik jarriz, hoztean hozkailuan gorde.


3.Erabat hotza dagoenean (nik egun batetik bestera egiten dut), arrautzak hartu eta plater batean irabiatu, besteetan nahi adina ogi birrindua eta irina gehitu. Eskuekin edo bi koilara erabiliz , kroketei forma egin. Ondoren lehendabizi, irinetik, ondoren arrautzatik pasa eta azkenik ogi birrindutik. Zartagin batean behar den olioa gehitu eta bero dagoenean, frijitu gorritu arte. Paper xurgatzaile batera atera frijitu ondoren eta zerbitzatu.