TXITXIRIOEN ENTSALADA

Etxean betidanik uraza edo pasta entsalada jan dugu. Udako egun beroetan arruntena lehendabiziko platera entsalada jatea da, beraz azkenean betiko entsaladei gorroa hartzen zaie. Hona hemen beste entsalada fresko eta goxoa.



Osagaiak:

4Perts.

  • 400gr Txitxirioak
  • 2 Piper berdea
  • 150gr Oliba
  • 1 Arto potea
  • 1 Hegaluze potea
  • 1 Uraza
  • 1 Tipulina
  • 2 Tomate
  • 3 Arrautza
  • Ozpina
  • Condado de Almuza olioa

Prestaketa:

1.Bezperan txitxirioak katilu batean ur epelarekin utzi. Presio-eltzean 30 minutuz egosi. Egosiak daudenean ur hotzarekin freskatu eta hozkailuan gorde.


2.Piper berdea garbirik  eta  tipula zuriturik, brunoisen zatitu, gorde. Tomatea zuritu eta  haziak kendu, 2x2zm tako zatitan zatitu.


3.Arrautzak 9 minutuz egosi, hoztu eta 2x2zm tako zatitan zatitu. Uraza garbitu eta ahoan sartzeko zatiak egin. Olibak erditik zatitu.


4.Katilu batean, txitxirioak, olibak, artoa, uraza, hegaluzea, tipulina, tomatea, piperra eta arrautzak gaineratu. Ozpin, gatzez eta Condado de Almuza olioarekin onduz, hozkailuan gorde zerbitzatu arte (hotza egon behar da).