ZAMBURIÑAK LABEAN
Eguberriak hasi behar zirenean, Juana (plazan dagoen arraintegia) Zamburiñak salgai zituen. Niri ez zidan begitik sartu, baina bikoteari bai eta, Zamburiña tuper batekin etxera iristean sukaldatzeko modu bat pentsatu behar.
Osagaiak:
4 Perts.
- 16 Zamburiña
- 2 Baratxuri ale
- Perrexila
- Gatza
- Piperbeltza
- Olioa
- 4 Koilarakada ogi birrindua
1.Baratxuri aleak zuritu eta perrexilari zurtoina kendu. Irabiagailu baten edalontzia batera gehitu eta olio txorrota bat gaineratu. Irabiagailuarekin txikitu.
2.Zamburiñak laberako aproposa den erretilu batean jarri. Gatz eta piperbeltzaz ondu.
3.Labea 200º tara berotu. Zamburiña gainean bi koilarakada olio eta ogi birrindua gehitu.
4.Labekatu 200º-tan 10 minutuz eta segituan zerbitzatu.