Niri buruz

Kaixo, Mikel dut izena, Iruñean (Nafarroa) bizi naiz eta argiketaria eta blogaria naiz. Potroren-sukaldearekin hasi nuen blogari abentura 2013ko urrian, han eta hemen biltzen nituen errezetak, etxean probatu edo jatetxe batean jaten nituenak, Interneten aurkitzen nituenak... antolatuta eta eskura izateko helburu bakarrarekin. Egunez egun, sukaldaritza eta blogging munduak korapilo batean lotu zaizkit, hobby bakar bat osatuz.


Blogak nire aisialdiaren zati handi bat darama. Blogari gehienek bezala, denetaz arduratzen naiz: errezetak bilatu, frogatu eta egokitu, plater berriak sortu, sukaldatu, platereratu, argazkiak atera, sarrerak idatzi, nik neuk diseinatu dudan blog batean argitaratu, sareen bidez partekatu... Blogak nire familiari lapurtzen dizkion tarte horiengatik, eskerrak eman behar dizkiet; baina batez ere, nire esperimentuak frogatzeagatik eta zerbait nahi bezala ateratzen ez zaidanean, nire jenio bizia jasateagatik.