Jatorri britainiarreko postrea da, eta bi munduren onena biltzen du bere formatuan: batetik, barruan babesten duen sagar karamelatu eta egosiaren mamitsua, eta bestetik, babesten duen estalki kurruskaria. Bigarren Mundu gerran Ingalaterran elikagaiak arrazionalizatzearen ondorioz sortu zen crumble.
Osagaiak:
6 Perts.
- 900gr Sagarra
- 100gr Azukre beltza
- 1 Koilaratxo kanela
- Gurina
- Crumble estaldura
- 6 Arrautza-esne
Denbora: 50 minutu
Prestaketa:
1.Sagarra zuritu eta bihotza kendu. 1 zm kuboetan zatitu eta bol batera gehitu, bertara azukrea eta kanela gaineratu, ongi nahasi.
2.Labea 190º jarri. Gurin pittin batekin 2L-ko erretilu bat erabat igurtzi, bai oina bai alboak. Kazola batean sagarraren multzoa gehitu eta su motelean jarri. Koilara batekin irabiatu, sagarra erregosi azukrea urtu arte. Gorde. 2L-ko erretilura sagarraren multzo gehitu eta lautu.
3.Crumble estaldura gainetik sakabanatu, sagar kubo guztiak estali arte. Labean sartu eta 25-30 minutuz labekatu, estaldura kolorez aldatu arte. Plater batean nahi adina crumble eta arrautza-esne bat bilgarritik atera eta ondoan jarriz zerbitzatu. Azkenburuko hau beroa edo hotza jan daiteke.