PORRU ETA ROQUEFORT GAZTA KROKETA

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu

Porru eta gazta kroketen errezeta hau leuntasun eta testura kurruskariarekin konbinazio perfektua da, eta behin eta berriz errepikaraziko dizu.

Osagaiak:

  • 800ml Esne osoa
  • 200ml Esne-gaina
  • 120gr Hirina
  • 120gr Gurina
  • 2 Porru lodi (300gr)
  • 200gr Rokefort gazta
  • 1 Koilaratxo Intxaur moskatua
  • 1 Koilaratxo Piper beltza
  • Gatza
  • 4 Arrautza
  • Ogi birrindua
  • Olioa

Denbora: 1 ordu.

Prestaketa:


1.Porrua ahal duzun finena zatitu. Zartagin batean olio pittin bat gehitu eta porrua erregosi. Biguna egotean, roquefort gazta gehitu eta desegin. Multzo irabiatu eta osagaiak integratuak daudenean, gorde.



2.Gurina eta irina kazola batera gehitu. Su motelean, multzoa irabiatu, gurina desegin arte. Orduan esnea eta esne-gaina gehitu eta multzoa 15 minutuz irabiatu.


3.Ondoren, lehen gordeta dugun porru multzoa gaineratu, irabiatu integratu arte. Erretilu betera pasa, eta film gainetik jarriz, hoztean hozkailuan gorde.


4.Erabat hotza dagoenean (nik egun batetik bestera egiten dut), arrautzak hartu eta plater batean irabiatu, besteetan nahi adina ogi birrindua eta irina gehitu. Eskuekin edo bi koilara erabiliz , kroketei forma egin. Ondoren lehendabizi, irinetik, ondoren arrautzatik pasa eta azkenik ogi birrindutik. Zartagin batean behar den olioa gehitu eta bero dagoenean, frijitu gorritu arte. Paper xurgatzaile batera atera frijitu ondoren eta zerbitzatu.

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu