VICHYSSOISE

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu

Batzuetan barazki motaren bat asko izatean, ez galtzearren, aprobetxamenduko errezetaren bat egitea pentsatu behar da. Honela bururatu egin zitzaidan porru salda hotza egitea, hori ba da , naiz eta izen panpoxa jarri dioten.

4 Perts.

Osagaiak:

  • 1 Tipula
  • 4 Porru
  • 2 Patata
  • 30cl Esnegain Likidoa
  • Gatza
  • 2 cl Olioa
  • Ogia
  • Urdaiazpikoa

Prestaketa:

1.Tipula eta porruak garbirik, ahal den fin-finena txikitu. Olioztaturiko kazola batean aurreko multzoa gehitu, gatzez ondu eta egosi su motelean.


2.Bigun dagoenean patatak zuriturik eta zati txikietan mozturik gehitu, bi minutuz irabiatu eta, esne-gaina gaineratu. Multzoa egosi 10 minutuz.


3.Irabiagailutik pasa eta ondore pure-egiletik. Hozkailuan gorde.


4.Zartagin batean urdaiazpikoa pittin bat egin , txikitu, zartagin berberean olioa gehitu, bero dagoenean ogia zatiturik frijitu. Edalontzi batean (hotza badago hobe) porru krema gehitu, ondoren ogi zati bat eta urdaiazpikoa gaineratu. Hozkailuan gorde zerbitzatu arte.

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu