Dilistak txorizoarekin eta txerri-saihetsarekin. Amonak prestatzen zuen errezeta erabat betea eta etxean erraz egiteko modukoa, edozein egunetarako aproposa, batez ere hotzetan.
4 Perts.
Osagaiak:
- 400gr Dilista
- 1/2 Tipula
- 1 Erramu hosto
- 2 Baratxuri alea
- 4 Egosteko txorizoa
- 2 k.h. Tomate birrindua
- 1 Azenario
- 1 Porrua
- Olioa
- Gatza
- 1 k.t. Piperrautsa
- Piperbeltza
Prestaketa:
1.Azenarioa, porrua, tipula eta baratxuri aleak zuritu eta brunoisen zatitu. Kazola sakon bat sutan jarri eta bero dagoenean olioa gehitu. Ondoren azenario gehitu, handik minutu batera, baratxuria eta tipula, gatzez ondu. 2 minutu pasa direnean, porrua gehitu eta multzoa potxatu.
2.Minutu batzuen ondoren (barazkian bigunak daudenean) piperrautsa gaineratu, multzoa irabiatu ondoren tomatea gehitu, irabiatu eta tomatea egosi minutu batez. Dilistak txinoan garbitu.
3.Txorizoak eta saihetsak kazolara gehitu eta gatz eta piperbeltzaz ondu. Irabiatu eta minutu batzuk erabili saihetsak gorritzeko (pausu hau, aparteko zartagin batean egin daiteke eta momentu honetan gaineratu).
4.Ondoen dilistak gehitu eta segituan ur hotzez estali. Okela eta barazkietatik hatz bat ur gainetik egon behar da. Kazola estali eta su indartsuan jarri. Irakiten hasten denetik,15-20 minutuz egosi (kazola eta dilistaren arabera denbora aldatzen da). Zerbitzatu.