BARAZKIEN PAELLA

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu

Orain dela gutxi koinataren urtebetetzea zela eta, barazki paella bat egiteko eskatu zidan. Errezeta mordo bat ikusi ondoren, bat aukeratu eta Euskal herrian aurkitu daitezkeen produktuekin egitea xede izanik burututakoaren berri dakarkizuet.

10 Perts.

Osagaiak:

  • 1 Piper gorri
  • 2 Piper berdeak
  • 1 Azenarioa
  • 300gr Leka
  • 1 Pote tomate birrindua
  • 2’5L Barazki salda
  • 1 Pote orburu (10-14 unit.)
  • 1 kgr Arroza
  • Azafraia
  • Piperrauts

Prestaketa:

1.Tipula brunoisen, azenarioa xafletan, piper berdeak 2x2zm tako kubotan, piper gorriak 1zm tako lodiera duen tiratan, lekei muturrak kendu eta erditik zaitu.


2.6 Koilarakada olioa paellari gaineratu eta bero dagoenean piper gorria gaineratu. 2 Minutuz frijitu eta azenarioa gaineratu, su ertainean jarri. 2 Minututara piper berdea eta tipula gaineratu, gatzez ondu. 2 Minutuetara lekak gaineratu. 10 minutuetara tomate birrindua gehitu eta 10 minutuz erregosi.


3.Piperrauts gozoa gaineratu, pittin irabiatu eta 1L salda (beroa dugula) gehitu. Su bizian jarri eta irakiten hasten denetik 20 minutuz egosi.


4.Denbora pasata, gainontzeko salda gehitu eta berriro irakiten hasten denean arroza gehitu, ongi sakabanatu. Su bizian 5 minutuz egosi eta potentzia erdira 7-9 minutuz. 5 Minutuetara orburuak gehitu ongi sakabanatuz. Paella bertan zerbitzatu.

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu