Italiako sukaldaritza Mediterraneoko gastronomien zati integrala da. Gastronomia horien dieta Gizateriaren Kultur Ondare Immaterial izendatu zuen 2010ean Unescok, eta mundu osoan imitatzen eta praktikatzen da. Etxean astean behin pasta jaten dugu, hau da aste honetako jakia.
4 Perts.
Osagaiak:
- 1 Baratxuri alea
- 1 Tipula
- 800gr Tomate birrindua
- Piperrauts mina
- 300gr Haragi xehatua
- 1 Arrautza
- 2 Koilarakada ogi birrindua
- Kaiena ehotua
- 400gr Espagetia
- 100gr Gatza
- Piperbeltza
- Olioa
- Gatza
- Ura
Denbora: 40 minutu + espagetia egosteko denbora
Prestaketa:
1.Baratxuria eta tipula zuritu, brunoisen zatitu. Kazola zapal batean olioa gehitu eta sutan jarri, barazkiak gehitu, gatza gehitu eta erregosi. Tipula biguna egotean, piperbeltza eta piperrautsa gehitu, pittin bat irabiatu eta tomatea gaineratu, 10 minutuz egosi.
2.Bol batera, haragia, arrautza, ogia, kaiena eta piperrautsa gehitu, multzoa oratu. Orearekin bola txikiak eratu, ondoren tomate saltsan 10 minutuz egosi.
3.Espagetiak ur ugariarekin egosi (urari gatza gehituz), fabrikatzaileak ontzian aipatutako denboran. Ondoren espagetiak xukatu (lehendabizi egosteko uraren burruntzali bat tomate saltsara gehitu) eta tomate saltsara gehitu, irabiatu eta zerbitzatu. Gainetik gaztarekin hautseztatu daiteke.