KUIA BIZKOTXOA

Kuia zati bat oparitzean, gailetak eta ondoren bizkotxoa egin nituen. Gailetak primeran atera zitzaizkidan baina bizkotxoa ezin. Berriro saiatu eta zero patatero…. hurrengo egunean fruta-dendara joan eta kuia zati bat erosi eta azkenean, hirugarren saiaketan bizkotxoa atera zitzaidan.

  • 300gr Kuia egosia
  • 300gr Indar irina
  • 220gr Azukrea
  • 4 Arrautza L
  • 1 Legamia zorroa
  • 125ml Ekilore olioa
  • 70gr Intxaur garbia
  • 1/4 Koilaratxo kanela
  • 1/4 Koilaratxo jengibrea
  • 1/4 Koilaratxo gatza
  • Gurina pittin bat

1. Bol batean arrautzak kaskatu eta azukrea gehitu, hagatxo irabiagailu batekin multzoa nahastu, bolumena hiru aldiz handitu arte, segituan olioa gehitu eta irabiatu, ondoren kuia gaineratu eta multzoan integratu.


2. Ondoren irina bahetuz gehitu eta legamia, kanela, jengibrea eta gatza gaineratuz multzoa irabiatu. Ondoren intxaur puskak gehitu eta espatula batekin ondo integratu.


3. Bizkotxo egiteko moldea gurin pittin batekin igurtzi. Bizkotxo orea moldera gehitu.


4. Labea 180º-tan bero dugula 40-45 minutuz labekatu. Denbora pasata labana bat sartu eta ateratzean erabat garbirik badago, egina egongo da. Labea itzali eta epela dagoen toki batean bizkotxoa epeltzen utzi. Oztean desmoldatu.