Urtero martxoan eta ekainean bizkotxoak egiten ditugu eskolara eramateko. Aurten zerbait ezberdina egin nahi genuen.
Osagaiak:
- 70gr Gurin
- 120gr Azukrea
- 3 Arrautza L
- 185gr Gozogintzarako irin
- 1 Zorroko legamia
- 185gr Txokolate beltz
- 200ml Esne-gain likidoa 35%MG
- Gatz pittin bat
- 22zm moldea
Prestaketa:
1.Maria bainuan txokolatea desegin, gorde.
2.Katilu batean arrautzak, azukrea eta gatza irabiatu.
3.Gurina desegina gehitu eta ongi nahasi. Esne-gaina gehitu eta nahasi. Irina eta legamia gehitu, irabiatu eta ongi nahasi. Txokolatea gehitu eta nahasi. Labea berotu 170ºtan. Moldea gurinarekin igurtzi.
4.Multzoa moldera pasa eta labekatu 170ºtan 30-40 minutu. Hoztu arte itxoin. Moldetik atera eta zerbitzatu.