ZERBA KAZOLAN

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu

Zerbak etxean jateak izugarrizko liskarrak sortzen zituen.  Ala nola, errezetak begiratzen hasi nintzen, bakarrik egosten genituelako, liskarrak saihesteko asmoz. Errezeta hau aurkitu, prestatu eta zer zoramena. Egun horretatik ez da “mobidarik” izan etxean..beno zerbak dela eta.

Osagaiak:

4 Perts.

  • 1Kgr Zerba
  • 2 Egosteko Txorizo
  • 1/2 Tipula
  • 2 Baratxuri ale
  • 1 Koilarakada Irina
  • 1/2 Koilaratxo piperrauts gozo
  • 1 Koilarakada Tomate
  • 1/4 Koilaratxo Kumino
  • Gatza
  • Olioa Condado de Almuza

Prestaketa:

1.Zerba aleak garbirik, erditik zatirik eta ilerik gabe 4zm tako luzeran zatitu. Urez eta gatzez onduriko kazola batean 12 minutuz egosi.


2.Bitartean, kazola zapal batean Condado de Almuzarekin olioztatu eta xafletan zatituriko baratxuriak frijitu. Dantzan hasten direnean tipula brunoisen gaineratu, gatzez ondu eta 3 minutuz potxatu. Kolore horixka artzen duenean, 1zm lodieran zatitutako txorizoa gehitu.


3.Multzoa sukaldatu eta ia txorizoa egina dagoenean piperrautsa gehitu, minutu batez sukaldatu eta tomatea gehitu.


4.5 Minutuz egosi eta kuminoa gehitu. Irina gehitu eta ongi irabiatu.


5.Zerbak eta egositako ur pittin bat gaineratu. Saldarentzako testura aurkitu beharko dugu ura gehituz. Multzo berotu eta platerean zerbitzatu.

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu