Entsalada hipokalorikoa, komenigarria ez dena baina alabak izugarri gustuko dutena, alako egun beroetan erraz jaten da.
Osagaiak:
4 Perts.
Entsalada poltsa (gutxienez bi motako letxuga duena)
Oilasko bular 1
Maionesa
Gatza
Esnea edo esne-gaina
Baratxuri ale 1
2 Ogi xerra
Antxoa olioztatuko potoan 1
60gr Ardi gazta
Prestaketa:
Oilasko bularra lehendabizi xafletan zatitu eta ondoren kubotan, gatzez ondurik frijitu urreztatu arte, paper xurgatzaile batean gorde.
Olio berberean ogi xerrak (hauek laukitan zatiturik dugula, ogi xerra bakoitzetik 8 kubo ateraz) frijitu urreztatu arte,paper xurgatzaile batean gorde.
Gazta birrindu, gorde.
Orduan esne-gaina edo esnea gehituko dugu, multzoa nahastuz, gelditzen de egitura ez da likidoa geratu behar.
Multzo oni letxuga gaineratu (nik 4 estazioa deitzen dena erabili dut), nahastu, oilaskoa eta gazta gehitu, nahastu, eta azkenik ogia gaineratu. Lapikoan zerbitzatu.