ZESAR ENTSALADA

Entsalada hipokalorikoa, komenigarria ez dena baina alabak izugarri gustuko dutena, alako egun beroetan erraz jaten da.

Osagaiak:

4 Perts.

Entsalada poltsa (gutxienez bi motako letxuga duena)
Oilasko bular 1
Maionesa
Gatza
Esnea edo esne-gaina
Baratxuri ale 1
2 Ogi xerra
Antxoa olioztatuko potoan 1
60gr Ardi gazta

Prestaketa:

Oilasko bularra lehendabizi xafletan zatitu eta ondoren kubotan, gatzez ondurik frijitu urreztatu arte, paper xurgatzaile batean gorde.

Olio berberean ogi xerrak (hauek laukitan zatiturik dugula, ogi xerra bakoitzetik 8 kubo ateraz) frijitu urreztatu arte,paper xurgatzaile batean gorde.

Gazta birrindu, gorde.

Katilu batean baratxuria eta antxoak txikiturik eta maionesa gehitu, gatzez ondu eta irabiatu multzoa nahastu arte.

Orduan esne-gaina edo esnea gehituko dugu, multzoa nahastuz, gelditzen de egitura ez da likidoa geratu behar.

Multzo oni letxuga gaineratu (nik 4 estazioa deitzen dena erabili dut), nahastu, oilaskoa eta gazta gehitu, nahastu, eta azkenik ogia gaineratu. Lapikoan zerbitzatu.