Atzoko errezetaren ildoan beste pizza mota bat.
1 Pizza masa
30gr Hirugiharra
90gr Txahal txikitua
1 Tipulina
Gazta marratua
Oregano
Olioa
Piperbeltza
Barbakoa saltsa
Erositako masa bat erabili dugu.
Olioztaturikozartagin batean tipulina gehitu, gatzez ondu, multzoa potxatu. Tipulina gardena dugunean, suaren intentsitatea igo eta haragitxikitua gehitu, gatz eta piperbeltzaz ondu.
Haragia kolorez aldatzen denean, hirugiharra gaineratu, sukaldatu. Egina dagoenean nahi adina barbakoa saltsa gehitu, ongi irabiatu eta bi minutuz sukaldatu, gorde.