Arratsalde pasa bikaina, alabekin neguko egun hotzetan madalenak egitea, hona hemen beste errezeta bat.
Osagaiak:
12 Unit.
100gr Gurin
100gr Azukrea
50gr Jogurta
2 Arrautza
150gr Indarreko Irina
Legamia koilaratxo 1
Prestaketa:
Labea 180º etan berotu. Osagai guztia tenperatura epelean eduki behar ditugu. Paperezko moldeak silikona moldeetan jarri.
Koilara batekin moldearen 2/3 arte bete. Labean madalena egosi 12-15 minutuz, hozten utzi.
Gainetik jogurtezko koilaratxo bat jarri eta ezti pittin bat.