UNTXIA ARDO ZURI USAINAREKIN

Untxia prestatzeko beste errezeta bat, oso erraza baina denbora pittin bat behar du.

Osagaiak:

4 Perts.

Untxia bat
2 Baratxuri ale
Tipula 1
1/2 L Ardo zuria
Piper beltza
Intxaur muskatua
Gatza
Olioa

Prestaketa:

Untxia garbia dugula zatitu eta ardo zurian marinatu 2h.

Tipula brunoisen zatitu eta baratxuriak intxaur muskatuarekin batera birrindu.

Untxia lehortu ondoren gatzez eta piper beltzez ondu.

Olioztaturiko zartagin batean untxia urreztatu ondoren lapiko zapal batera baztertu, bertan birrindutako multzoa gehitu.

Untxia frijitu dugun zartagin berberean tipula gehitu eta potxatu, ondoren lapikora gehitu.

Marinadaren ardoarekin busti eta ordu batez egosi (su motelean). Lapikoan zerbitzatu.