JOGURTA ETA EZTIAKO MADALENA

Arratsalde pasa bikaina, alabekin neguko egun hotzetan madalenak egitea, hona hemen beste errezeta bat.

Osagaiak:

12 Unit.

100gr Gurin
100gr Azukrea
50gr Jogurta
2 Arrautza
150gr Indarreko Irina
Legamia koilaratxo 1

Prestaketa:

Labea 180º etan berotu. Osagai guztia tenperatura epelean eduki behar ditugu. Paperezko moldeak silikona moldeetan jarri.

 Gurina irabiatu aparra testura eduki arte, ondoren azukrea gaineratu.

Multzoa ondo nahastua eduki arte irabiatu, jogurta eta eztia gaineratu, eta ondoren, arrautza banan-banan gaineratu denbora guztian irabiatuz. Irina eta legamia gaineratu eta ondo irabiatu.

Koilara batekin  moldearen 2/3 arte bete. Labean madalena egosi 12-15 minutuz, hozten utzi.

Gainetik jogurtezko koilaratxo bat jarri eta ezti pittin bat.