Makarroiak edo fusilliak prestatzeko beste modu bat, beti egiten dugun moduaren antzera baina labean bukatua, testura eta zapore ezberdinak ematen dizkio, frogatu!!!!!
4 Perts.
400gr Makarroia
1 Tipula
2 Baratxuri ale
400gr Haragi txikitua
2 Koil. Olioa
400gr Tomate frijitua
50gr Gazta
Gatza
Piperbeltza
Baratxuri eta tipulak zuritu, brunoise eran zatitu. Zartagin batera olioa gehitu eta bero dagoenean tipula eta baratxuria gehitu, gatzez ondu, su motelean multzoa potxatu.
Labea berotzen hasi, 200º tan
Beste kazola batean ura gehitu eta irakiten hasten denean fusilli pasta gehitu eta egosi. Egosiak daudenean, hoztu.
Behin tipula zeharrargi dagoela suaren intentsitatea igo eta haragi txikitua gehitu. Gatz eta piperbeltzaz ondu eta frijitu.
Labeko erretilu batean, fusilliak ongi sakabanatu eta gainetik gazta jarri, marratua edo xafletan izan
daiteke, dena den, ongi sakabanatua egon behar da.