Erregeen egunean bazkarirako prestatu nuen jakia, orain arte gordeta izan dut, etxean hainbeste denbora egoteak zerbait ona izan behar zuen…
4 Perts.
1/2 Piper gorria
400gr Arroza
150gr Ganba
6 Orburu (egosiak erosi nituen)
200 Puntilla calamar (Lidl)
1.6L Arrain salda
Piperrausta
Ganbei azala kendu, buruak gorde. Orburuak (pote bat erosi nuen, egosiak), uretatik pasa, xukadera batean utzi. Salda kazola batera gehitu eta berotzen
hasi.
Ondoren txipirioien puntak gehitu, gatzen ondu eta 10 minutuz sukaldatu.
Denbora pasata piperra gehitu, multzoa irabiatu eta 5 minutuz sukaldatu, ia piperra biguna egon arte.
Piperrautsa gehitu, bira batzuk eman eta arroa gaineratu.
Arroza pittin bat frijitu eta salda gehitu (salda oso oso beroa egon behar da).
Multzoa irabiatu eta irakiten hasten denetik 5 minutu su indartsuan eduki eta beste 10 minutu su motelean.