BILDOTSA TXILINDRON ERARA

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu

Liburuen artean ideiak bilatzen ari nintzela bildotsa txilindron eran ikusi, begiak zabaldu eta sekulako gogoak sartu zitzaizkidan….

4 Perts.

Osagaiak:

  • 700gr Bildots
  • 4 Baratxuri ale
  • 1 Tipula
  • 1 Piper berdea
  • Piperbeltza ehota
  • 10 Bola piperbeltz
  • 3 Piper txorizero
  • 4 Koilarakada tomate birrindua
  • 1 Edalontzi ur
  • 1 Edalontzi ardo zuria

Prestaketa:

1.Baratxuriak eta tipula julianan, piper berdea 2x2zm tako kubotan zatitu. Olioztaturiko kazola batean baratxuriak gehitu eta “dantzan” hasten direnean tipula eta piper berdea gaineratu, gatzez ondu eta multzoa potxatu.


2.Bigun dagoenean piper txorizeroa gehitu (garbia, hazirik gabe eta zatirik), minutu pare batez erregosi eta piperbeltz bolak gaineratu. Tomatea gehitu eta 5 minutuz erregosi. Ardo zuria eta ura gehitu. Beste 5 minutuz egosi eta irabiagailutik pasa. Kazola zapal batera pasa.


3.Olioztaturiko zartagin batean bildots zatiak, gatz eta piperbeltz ehota ondu, irinetik pasa eta zartaginean frijitu urreztatu arte.


4.Behin eta urreztatua dugunean salda daukagun kazolara pasa, ordu betez egosi. Kazola likidoren gabe geratzen bada, ura gehitu. Bildotsa bigun dagoenean, egina izango dugu. Platerean zerbitzatu.

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu