KARDUA ARBENDOLA ETA FOIE

Eguberrietarako errezeta berezi bat egin nahi nuen, kardua bai edo bai erabiliz, eta foie sartzen bururatu zitzaidan.

Osagaiak:

6 perts.

  • 3 Kardu pote
  • 3 Baratxuri ale
  • 30gr Arbendola
  • Olioa
  • Piper beltza
  • Gatza
  • 6 Xerra foie (2 zm-ko lodiera)
  • 1/2 Edalontzi ardo zuria
  • 1/2 Edalontzi ura

Prestaketa:

1.Zartagin bat sutara jarri eta bero dagoenean arbendolak gorritu, gorde.


2.Ondoren baratxuri aleak zuritu eta xafletan zatitu. Kazola bati olioa gehitu eta berotzen denean, baratxuria gehitu, dantzan hasten direnean, irina gehitu, multzoa irabiatu irina gorritu arte, ondoren sutik aldendu eta hozten utzi.


3.Hotza dagoenean, kazola sutan jarri eta ardo zuria eta ura gehitu, berotzen den heinean likidoa lodituko da, lodiegia geratzen bada, ur gehiago gehitu. Behin nahi dugun testura aurkitzen dugula, piperbeltza eta kardua (saldarik gabe) eta arbendolak gehitu, multzoa su motelean berotu.


4.Bi zartagin garbi sutan jarri eta lehendabizikoa bero dagoenenean foie xerrak gehitu, 30 segundoz egian alde bakoitzetik, koipe guztia azkatzeko eta beste zartaginean beste 30 segundoz egin alde bakoitzetik, gorritu arte. Kardua platerera zerbitzatu bere gainean foie zati bat jarriz.