Pasta gari-irinez, urez eta batzuetan arrautzez egindako elikagaia da, eta antzinatik kontsumitu izan da. Herrialde askok pastaren asmatzaileak izatea eskatzen duten arren, ebidentzia historikoak iradokitzen du bere jatorria Europan dagoela. Erregistro historikoen arabera, greziarrak eta erromatarrak izan ziren Europan pasta kontsumitzen lehenak. Greziarrek gari-irinez eta urez egiten zuten masa bat, gero ur irakinetan prestatzen zutena. Bestalde, erromatarrek pasta egiteko teknika aurreratuagoa garatu zuten, arrabolak erabiliz masa lautzeko eta hainbat modutan ebakitzeko. Dena den, honako erreezeta hau italiatik zuzenean datorkigu, frogatu eta gozatu!!
4 Perts.
Osagaiak:
- 500gr Pasta
- 1/2 Tipula
- 1 Patata
- Olioa
- 250ml Esne-gaina
- 150gr Gazta marratua
- 3 Saltxitxa
Prestaketa:
1.Tipula eta patata zuritu. Patata garbitu eta bai patata bai tipula kubotan zatitu. Zartagin batean olioarekin jarri eta 6 minutuz egosi. Ondoren irabiagailu bat erabiliz likidotu, ur pittin bat erabiliz.
2.Kazola batean esne-gaina berotu, behin tenperatura hartzean, gazta gehitu eta urtu arte irabiatu, gorde. Saltxitxei tripakia kendu, zartagin bati olioa gaineratu eta bero dagoenean saltxitxak gehitu, frijitu urre kolore artu arte, aldendu.
3.Kazola bat urez bete, gatzez ondu. Irakiten hasten denean pasta gaineratu eta behar den denboraz egosi. Denbora pasata, pasta xukatu, gorde. Zartagin batean, patata krema, esne-gaina eta pasta gehitu, irabiatu, ondoren saltxitxak gaineratu eta multzo guztia ongi irabiatu, zerbitzatu.