PIZZA BARKAKOA

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu

Atzoko errezetaren ildoan beste pizza mota bat.

4 Perts.

Osagaiak:

  • 1 Pizza masa
  • 30gr Hirugiharra
  • 90gr Txahal txikitua
  • 1 Tipulina
  • Gazta marratua
  • Oregano
  • Olioa
  • Piperbeltza
  • Barbakoa saltsa

Prestaketa:

1.Erositako masa bat erabili dugu. Tipulina brunoise eran zatitu, hirugiharra zatitu.  Olioztaturiko zartagin batean tipulina gehitu, gatzez ondu, multzoa potxatu. Tipulina gardena dugunean, suaren intentsitatea igo eta haragi txikitua gehitu, gatz eta piperbeltzaz ondu. 


2.Haragia kolorez aldatzen denean, hirugiharra gaineratu, erregosi. Egina dagoenean nahi adina barbakoa saltsa gehitu, ongi irabiatu eta bi minutuz erregosi, gorde.


3.Pizza masa zabaldu eta zartaginaren edukia ongi zabaldu, gainetik gazta marratua gehituz.
 


4.Labea 200º tan bero dugula 15 minutuz labekatu. Zerbitzatu.

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu