ROKEFORT INTXAUR ETA MAHASPASEN KANAPEA

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu

Kanapeak edo gosegarriak. Alako bazkari garrantzitsu bat dugunean bakarrik jaten duguna, batzu egiteko konplexuak, beste batzuk, ordea, errazak.

6 Perts.

Osagaiak:

  • 6 Ogi xerra
  • 75gr Gurina
  • 75gr Rokefort gazta
  • 6 Intxaurra
  • 30 Mahaspasa
  • Kuminoa
  • Piperbeltza
  • Perrexila
  • Kaiena

Denbora: 15 min.

Prestaketa:

1.Intxaurrak kaskatu eta erditik zaitu. Perrexila garbitu eta fin-fina moztu. Gurinarekin lan egin, tonu krematsua hartu arte.


2.Rokefort gazta sardexka batekin zapaldu, gurina, mahaspasak, kuminoa (nahi adina) eta kaiena (txiki-txiki mozturik, bi ale) gehitu. Multzoa ongi nahastu. Ogi xigortuaren gainean pasta jarri eta  honen gainean intxaur erdi bat.

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu