TXAHAL TRIPAKIA BIZKAITAR SALTSAN

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu

Batzuetan muturra, beste batzuetan tripakia eta beste batzuetan nahasia baina beti bizkaitar saltan.

Osagaiak:

6 Perts.

  • 1Kgr Txahal tripakia
  • 150gr Urdaiazpiko
  • 150gr txorizo
  • 4 Piper lehor
  • 4 Baratxuri ale
  • Kaiena bi ale
  • Piperrauts gozoa koilaratxo 1
  • Piperrauts mina koilaratxo 1
  • 2 Tipula
  • Edalontzi 1 ur
  • Gatza
  • Olioa

Prestaketa:

1.Tripakia ongi garbitu ura eta ozpina erabiliz. Ondoren lapiko batean sartu, urez estali eta egosi bitsa ateraz 30 minutuz. Kazolatik atera eta eltze azkar batean sartu, ur garbiarekin eta ordu batez egosi, gorde.


2.Tipula bat eta baratxuriak zuritu eta julianan zatitu. Piper txorizeroak 30 minutuz uretan egon ondoren hazia eta enborrik gabe julianan zatitu, zartagin bati olioa gehitu eta bero dagoenean baratxuriak gehitu eta hauek “dantzan” haste direnean, tipula eta piperrak. Gatzez ondu eta minutuz potxatu, ondoren ur edalontzi bat gehitu eta minutuz egosi, irabiagailua erabiliz txikitu, gorde.


3.Kazola zapal batean olioa gehitu, geratzen den tipula zuritu eta brunoisen zatitu, gehitu gatzez ondu, kaienak gehitu eta multzoa potxatu.


4.Txorizoa eta urdaiazpikoa xerratan zatiturik gehitu eta sukaldatu. Ondoren kaienak kendu eta txinoa erabiliz ahurreko saltsa fin-fina kazolara gehituko diogu.


5.Aizturrak erabilik tripakiak zatitu, kazolara gehitu eta 4-5 minutuz sukaldatu.

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu