AZPIZUNA PIPERBELTZERA

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu
Azkeneko errezeta, kostata baina lortu dut, hemendik  aurrera gorde gabeko errezetak!!! Covid-19 a dela eta, etxean gordeta egin ditudan errezetak….

 

4 Perts.

2 Azpizuna (500gr bakoitza)
100 ml Haragi salda
200 ml Esne-gain likidoa
1 Tipula txikia
50 ml Koñak
1 Koilara piperbeltza pikor
20gr Gurina
Piperbeltza
Gatza
20 ml Olioa

 

Lehendabizi azpizunari koipea kendu, ondoren 3zm tako medailoiak egin, gatz eta piperbeltzaz ondu. Beste batzuetan baino piperbeltza gehiago gehitu, gorde.

 

 

 

Tipula brunoise eran zatitu. Zartagin batera olioa (10 ml) eta gurina gehitu, beroa dagoenean tipula gaineratu, gatzez ondu eta multzoa potxatu.

 

 

Kolore horixka eskuratzen duenean, sutik aldendu eta gorde.

 

 

 

 

Zartagin berberean geratzen den olioa  gehitu eta su indartsuan medailoiak erre bi aldetik, gorde.

 

 

 

Medailoi guztiak eginak daudenean, koñak gehitu, egurrezko koilara batekin itsatsitako haragi edo / eta tipula zatiak askatu (horrela, zartagina garbitu eta saldari izugarrizko zaporea emango dio), gorde.

 

 

 

 Piperbeltza salda prestatzeko, alde batetik kazola txiki batean esne-gaina
gehitu eta ondoren  piperbeltza. Sutara jarri eta irakiten hasten denean, sua
itzali eta plater bat gainean jarri, horrela esne-gaina infusionatuko dugu, piperbeltzaren zaporea hartu dezan, 10 minutuz gorde. Ondoren esne-gaina zartaginari gehitu piper-bolak kenduz (gero bukaeran gehituko ditugu).

 

 

 

Beste kazola batean haragi-salda gehitu eta sutan jarri, murriztu nahi dugu (geratzen den salda zapore handiagoa izateko), hasiera duen kantitatearen
erdia bukaeran izango dugu, 10 bat minutu.

 

 

 

Zartagina su intentsitate erdian jarri eta esne-gaina irakiten hasten denean, haragi-salda eta tipula
gaineratu, handik bi minutuetara haragi medailoiak, suaren intentsitatea jaitsi eta haragia berotu arte eduki.

 
 
 
 
 
 

Lehen kendu ditugun piper-bolak gehitu, zerbitzatu.

 

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu