Errezeta azkarra eta zaporetsua, etxean askotan egiten duguna baina oraindik blogean igo barik.
4 Perts.
Osagaiak:
- 1 Tipulina
- 2 Baratxuri alea
- 200gr Cherry tomatea
- Albaka
- 200ml Esne-gaina
- 700gr Izokina
- 100ml Ardo zuria
- 500gr Tagliatelle freskoa
- Olioa
- Gatza
Denbora: 40 minutu.
Prestaketa:
1.Kazola bat sutan jarri tagliatelleak egosteko behar duten urarekin. Bitartean, tipulina eta baratxuriak brunoise eran zatitu. Izokina ahoan sartzeko kuboetan zatitu. Kazola zapal bati olioa gehitu eta bero dagoenean, izokina frijitu gorritu arte. Gorde.

2.Kazola berberean, baratxuria eta tipula erregosi. Cherryak erditik zatitu. Tipula biguna dagoenean, Cherryak gehitu, erregosi.

3.Ondoren ardo zuria gehitu eta 5 minutuz kozinatu. Ondoren esne-gaina gaineratu eta 4 minutuz egosi. Momentu honetarako, urez dugun kazola irakiten hasita egongo da. Gatzez ondu eta tagliatelleak gehitu, egosi fabrikatzaileak jarritako denboran.

4.Izokina kazolara gehitu eta nahi adina albaka. Tagliatelleak egosiak daudenean, egosteko uraren bi burruntzali izokin kazolara gehitu, eta tagliatelleak xukatu. Tagliatelleak kazolara gehitu, irabiatu integratu arte eta zerbitzatu.



