Osagaiak:
- 1000gr Txahalki haragi xehatua
- 1 Arrautza
- 1 Baratxuri alea
- 100ml Esnea
- 1 Koilaratxo piperbeltza
- 1/4 Koilaratxo intxaur muskatua
- 1/4 Tipula
- 1 Koilarakada ogi birrindua
- Gatza
- Olioa
Salda egiteko
- 1/2 Tipula
- 1 Baratxuri Alea
- 1/2 Edalontzi ardo zuria
- 1/2 Edalontzi ur
- 2 Erramu hostoa
- 1 Koilarakada irina
- Gatza
Prestaketa:
1.Haragi bolak prestatzen hasiko gara. Tipula eta baratxuria zuritu eta pikatzaile bat erabiliz txikitu (erreminta eduki ezean, labana erabiliz ahal den txikien txikitu). Katilu batean haragi xehatua, baratxuria, tipula, esnea, gatza, piperbeltza eta intxaur muskatua gehitu, ongi nahastu. Film plastiko bat erabiliz estali eta hozkailuan gorde, 12 orduz (nik egun batetik bestera prestatzen dut). Denbora pasata, ogi birrindua gehitu eta multzoa nahastu.
2.Koilara bat erabiliz bolak osatu. Bolak egin ondoren, irinetik pasa. Zartagin bat sutan jarri eta berotzen denean, olioa gehitu. Olioa berotzean, bolak gehitu eta zigilatu alde guztietatik. Ondoren kazola zapal batera pasa, gorde.
3.Bola guztiak egin ondoren salda prestatuko dugu. Tipula eta baratxuri alea zuritu eta pikatzaile bat erabiliz txikitu, ondoren soberan geratu den olioan potxatu. Gardena dagoenean, gatzez ondu eta irina gehitu, irabiatu irina kolore aldatu arte. Ardo zuria eta ura gaineratu eta 5 minutuz egosi (behar izanez gero, berriro txikitzailetik pasa).
4.Salda haragia dugun kazolara gehitu eta erramu hostoak gaineratuz, 20-25 minutuz egosi (salda oso logia geratzen bada, ura gehitu). Platerean zerbitzatu.