Astean bi edo hiru aldiz bazkaltzeko zerbitzatu eta jan egiten genuen, batzuetan minago, frijituago baina beti goxoak.
4Perts.
Osagaiak:
- 1000gr Oilasko hegala
- 1 Tipula morea
- 1 Jengibre zk
- 3 Ketchup zk
- 2 Haragi salda egiteko pastilla
- Salda mina
- 1 Soja salda zk
- 3 Maizena zk
- 4 Irina zk
- Gatza
- Olioa
- Marinada egiteko:
- 2 Soja salda zk
- 2 Salda mina zk
- 2 Gatza zk
- 1.5 Piper-beltza zk
- 3 Baratxuri ale
- 2 Jengibre pk
- 3 Arrautzaren zuringoa
Prestaketa:
1.Lehendabizi hegalatxoak prestatuko ditugu, argazki bidez oso zaila suertatzen zitzaidanez, honako bideo hau ikustea gomendatzen dizut, bideoa hemen.
2.Behin hegala guztiak prest ditugula, katilu batean espezia guztiak gehitu eta ongi nahastu, oilaskoa gaineratu eta ongi blaitu, gutxienez 30 minutuz marinatu.
3.Tipula brunoisen zatitu, su indartsuan salteatu eta jengibrea, baratxuriak zatiturik, salda mina (nahi adina), ketchup eta soja salda.
4.Ongi nahastu eta haragi salda egiteko pastillak birrinduak gehitu ur edalontzi batekin. Irakiten hasten denean. sua moteldu eta murrizten utzi, salda baten loditasuna eduki arte.
5.Oilaskoari bi irin motak gehitu eta ongi olioztaturiko zartagin batean frijitu, urreztatu arte.
6.Eginak ditugun heinean salda dugun kazolara gehitu, bertan zerbitzatu.








