DIPEATZEKO SALTSA

Uda bukatzean bikote batekin bazkaria egin ohi dugu, bietako baten igerilekuan. Aurten gosegarriak eraman behar genituen eta, erosi ordez, nik prestatzea erabaki nuen.

Osagaiak:

  • 2 Baratxuri alea
  • 1 Piper berdea
  • 1/2 Tipula
  • 1 Txile habanera
  • 1/2 Piper gorria
  • 400gr Tomate birrindua
  • 200gr Tomate frijitua
  • Natxo poltsa

Prestaketa:

1.Tipula eta baratxuriak zuritu eta brunoisen zatitu, piper berdea eta gorria garbitu eta 1x1zm zatiak egin.


2.Zartagin batera olioa gehitu eta bero dagoenean baratxuria gaineratu. Dantzan hasten denean tipula eta piperrak gehitu, gatzez ondu eta 5 minutuz sukaldatu.


3.Txile habanerari haziak kendu, garbitu eta ongi txikitu. Zartaginari gehitu, bi minutuz sukaldatu. Tomate birrindu eta frijitua gehitu eta 10 minutuz egosi.


4.Aproposa den erretilu batean zerbitzatu hotza dagoenean, natxoak aldamenean utziz.