Txahal gibela burdin, zink eta A bitaminan aberatsa denez, askotan afaldu ohi dugu, errezeta hau egitean 30 minutu eramango dizu baina zapore indartsua du, urdintxa edo barrengorriz gehitu daiteke, zaporea mantsotzeko asmoz.
4 Perts.
Osagaiak:
- 300gr Txahal gibel xerra
- 1 Edalontzi ardo beltza
- Perrexila
- Erromeroa
- Gatza
- Piperbeltza
- 4 Koilarakada Olioa
- 2 Baratxuri ale
- 1 Tipula
Prestaketa:
1.Tipula julianan zatitu. Olio koilarakada zartagin bati gaineratuz sutan jarri, bero dagoenean tipula gaineratu eta gatzez ondu, multzoa potxatu kolore horixka eduki arte, gorde.
2.Beste zartagin batean gainontzeko olioa gehitu, bitartean baratxuri aleak xafletan moztu. Gibela gatz eta piperbeltzaz ondu. Baratxuria zartaginera gehitu eta “dantzan” hastean gibela gaineratu urreztatu arte.
3.Perrexila eta erromeroa gehituz, multzoa bi minutuz erregosi. Hondoren ardo beltza gehituz 5 minutuz erregosi alkohola lurruntzeko.
4.Tipula gehitu eta multzoa irabiatu berotu arte.
Platerean zerbitzatu.






