![IMG_20200517_141410](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/05/IMG_20200517_141410-scaled.jpg)
Edozein jaki beti modu berberean prestatzea, izugarri aspertzen nau, askotan errezetak errepikatzen ditut etxean horrela eskatzen dutelako. Gaur, lupia labean egiteko beste modu bat dakar.
Osagaiak:
-2 Lupia
-6 Patata
-½ Tipula
-2 Baratxuri ale
-Erromeroa
-½ Limoia
-Olioa
-Gatza
-Ardo zuria
Gatza
Prestaketa:
![](http://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/05/IMG_20200517_131044-768x1024.jpg)
Aurretik labea 200º tan berotu. Patatak zuritu, garbitu eta zatitu 0,5 zm tako xafletan. Tipula julianan zatitu 0,5zm lodieran. Baratxuriak laminatu, limoia 0,5zm tako xaflak egin (bost edo sei unitate).
![](http://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/05/IMG_20200517_131125-1024x768.jpg)
Labe erretilu batean, olioa gehitu eta hondoa ongi busti. Ondoren patata eta tipula gehitu, gatzez ondu eta ardo zuria gainetik multzoa pittin bat busti.
![](http://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/05/IMG_20200517_132118-1024x768.jpg)
Gainean lupiak gehituko ditugu, ur hotzean ongi garbirik eta zeharkako ebaketa batzuk egingo dizkiogu, tamainaren arabera, hiru edo lau. Bertan limoi eta baratxuri zatia sartu.
![](http://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/05/IMG_20200517_141405-1024x768.jpg)
25 minutuz labekatu, tenperatura pittin bat jaitsiz 180º.
Zerbitzatu.