Konfinamendua hasi zenean, denbora pasa bezala sukaldea erabili genuen. Hasieran errezeta errazak eta denbora pasa ahala zailagoak bilatu eta egiten genituen. Hau izan zen hasierako errezeta bat.
Osagaiak:
- 1 Ogi baguette mota
- 200gr Hirugiharra
- Gazta nahi adina
- 200gr Tomate frijitua
- Oregano edo albaka lehorra
Prestaketa:

Labea piztu eta 180ยบ jarri. Ogia erditik eta luzetara moztu, horrela 4 zati aterako dira.
Baguette bakoitza tomatearekin estali. Gainetik hirugiharra aldez ahurretik zatiturik eta ondoren gazta. Azkenean albaka edo oreganoz ondu.


5-8 minutuz labekatu. Atera eta segituan zerbitzatu.


