PATATA BASATIAK

Mota ezberdinetako patata basatiak aurkitu ditzakegu, hainbat taberna dauden bezala.Iruñean para bat lekuk nik gustukoak ditudan moduan egiten dituzte . Hona hemen nire errezeta.

Osagaiak:

3 Perts.

Saltsarentzat:

  • 1 Tipula txiki
  • 1 Baratxuri ale
  • Condado de Almuza olioa
  • 2 Koilarakada irin
  • 1 Koilaratxo piperrauts gozo
  • 1 Koilaratxo piperrauts min
  • Gatza
  • 2 Chile Thai “Lady Finger”
  • 500ml Oilo salda

Patatak:

  • 3 Patata
  • Ura
  • Gatza
  • Condado de Almuza olioa

Prestaketa:

1.Tipula  zuritu eta julianan zatitu. Baratxuri alea zuritu eta xafletan zatitu. Chile haziak kendu eta erditik zatitu. Zartagin bati Condado de Almuza olioa gehitu eta baratxuri xaflak gaineratu. Dantzan hastean tipula, chile eta gatza gehituz multzoa potxatu.


2.Justu kolorea hartzeko momentuan piperrauts gozoa eta mina gehitu, minutu batez sukaldatu eta irina gaineratu. Ondo irabiatu eta kontu handia izango dugu irina ez erretzearren.


3.Pare bat minutuetara oilo salda gehituz joan gara, poliki-poliki, eta denbora guztian irabiatuz. Salda ligatua dugunean 10 minutuz egosi. Gorde.


4.Patata zuritu eta 3x3zm tako zati irregularretan zatitu. Ureztatuko kazola batean gatza gaineratu eta irakiten hastean patata zatiak gehituz 3-4 minutuz egosi. Uretatik ateraz lehortu arte gorde.


5.Olioztaturiko zartagin batean olioa berotu, tenperatura duenean patata zatiak gorritu.


6.Patatak plater batean jarri eta nahi adina salda gehituz zerbitzatu. Ondoan salda jarri dezakegu norbaitek gehiago botatzearren.