TOMATE ENTSALADA

Aita Amaren etxera joaten garen bakoitzean, barazki izugarri onak ekarri oi ditzakegu, eta kalitate goreneko produktu hauek ez dute asko behar sekulako jaki bat bilakatzeko

Osagaiak:

4 Perts.
4 Tomate (etxeko baratzekoak, askoz obe)
3 Baratxuri
Albaka
Olioa
Gatz Lorea

Prestaketa:

Tomateak garbitu. Enborra eta ipurdia kendu ondoren, atal (gajo) modura zatitu.

 Baratxuriak xaflan zatitu ondoren (atsegin ez zaionari erraz kentzeko), gatz lorea, albaka eta olia gehitu.

Gatz lorea erabili egin dut arrunta baino zapore hobeagoa ematen diolako. Azkenik gainetik oliba birjina gainetik gehitu.

Gainera Jaitz (Salinas de Oro) herrian erositakoa da, pittin bat garestiagoa, baina merezi du eta horretaz gain, gure herriko ekonomia berpizten dugu.