HEGALUZE FRIJITUA-NAFAR ERARA

Hegaluzearen denboraldian etxean afaltzen dugun errezeta bikaina.

Osagaiak:

4 perts.
Hegaluzea 660gr.
Tomate birrindua 250gr.
2 Tipula
Baratxuri 1
Perrexila
Olioa
3 Piper berdea
2 Pikillo piper
Gatza

Prestaketa:

Zartagina batean olia eta tipula bat gehitu (hau txikituta edo brunoise eran). Kolorea hartzen duenean tomate birrindua erantsi. 

Egosi 15-20 min.

Buztin lapiko bat hartuta olioa ipini, bero dagoenean baratxuria gehitu.

Baratxuriak `dantzan´ hasten direnean tipula eta  piper berdeak txikituta gehitu eta erregosi (samurra egoteko 5 min falta direnean pikillo piperrak gehitu).

Behin piper berdeak bigunak daudenean, pikillo piperrak gehitu, eskuekin zatiturik.

Sutik alderatu , hegaluzea zatitua gehitu, arantza eta azalik gabe, tomatea birrindua (tomatea egosi ondoren irabiagailutik pasa), ongi nahastu, gatza eta perrexila gehitu eta su bigunean 5min edukiko dugu eta jalki 15 min.