Astero etxean pasta dugu, normalean ostiralean. Orain dela gutxi prestatutako errezeta hementxe duzue…
Osagaiak:
4 Perts.
- 500gr Tortiglioni
- 2 Tipula txiki
- 400ml Esne-gaina
- 400gr Gazta urdina
- 160gr Intxaur oskolik gabe
- 100gr Behi gazta
- 400gr Gurina
- 2 Erramu hosto
- Gatza
- Ura
- Olioa
Prestaketa:
1.Kazola zapal bat sutan jarri eta gurina gehitu. Tipula zuritu eta marratu. Gurina urtzean, tipula gaineratu eta kolorea aldatu arte su motelean sukaldatu.
2.Kolorea aldatzean, gatza gehitu, irabiatu eta ondoren esne-gaina gaineratu. Ongi irabiatu. Suaren intentsitatea igo eta gazta urdina gehitu.
3.Gazta urdina desegitean, intxaur zatiak gaineratu, irabiatu eta sutik aldendu, gorde.
4.Kazola batean ura, erramu hostoa eta gatza gehitu, sutan jarri eta irakiten hasten denean tortiglioniak gaineratu eta behar den denboraz egosi.
5.Tortiglioniak xukatu eta beste kazolako multzorekin nahastu. Behi gazta eta piperbeltzaz hautseztatuz zerbitzatu.