OILASKO HANKAK ATSEGINAK, LABEAN DORITOS-EKIN

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu

Alabak Instagramen ikusitako errezeta bat zen, eta egia esan behar bada, ez nuen uste hain gozoa aterako zenik. Bai afaltzeko bai gosegarri giza erabili daiteke, eta ez da gauza handirik zikintzen.

Osagaiak:

4 Perts.

  • 4 Oilasko hanka
  • 1 Poltsa Doritos Ted-mex
  • 2 Arrautza L
  • Irina
  • Piperbeltza

Prestaketa:

1.Harakinari oilasko hankei hezurra eta larrua kentzeko eskatu. Etxean 4×2 zm tako laukizuzenak prestatu.


2.Katilu batean arrautzak irabiaturik eduki eta beste batean irina. Motrailu batean Doritoak txikitu, ogi txikituaren testura baino pittin bat lodiagoa geratu behar da.


3.Oilasko zati bakoitza irinetik pasa, ondoren arrautza irabiatutik eta ondoren Dorito txikitutik.


4.Labea 190º tan bero dugula, bertako erretilua paper-desulfuratzaile batekin estalirik dugula, oilasko zatiak gainean jarri.


5.25 Minutuz labekatu 190ºtan. Plater batean zerbitzatu.

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu