Eguberrietarako hasierako plater berri bat bilatzen, honako errezeta hau aurkitu nuen, xelebrea iruditu zitzaidan, esan beharra dago aurkitu nuen errezeta baliatuz beste berri bat egin nuela.
Osagaiak:
- 5 Endibia
- 10 Antxoa
- 2 Koilarakada ozpin zuria
- 6 Koilarakada olioa
- 1 Koilaratxo Dijon ziapea
- 1 Koilaratxo gatza
- 4 Baratxuri ale
Prestaketa:
1.Ozpin-olioa prestatzen hasiko gara. Irabiagailuaren edalontzian ozpina, olioa, Dijon ziapea, gatza eta baratxuri aleak brunoise eran zatiturik. Ongi irabiatu eta gorde.
2.Endibiei ipurdiaren zati bat moztu eta erditik banandu. Ondoren, pintzel batekin ozpin-olio emultsioarekin marraztu.
3.Plantxa sutan jarri eta zapala den tokitik 2 minutuz egin.
4.Erretilu baten jainean jarri, gainetik baratxuri ozpin-olio emultsio gehiago jarriz eta antxoa bat gainetik ipiniz zerbitzatu.